ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2015/07/11

TALO TAILERRA



Elikadura Jasangarriarekin lotuta dagoen ekintza izan da eta Institutuko 2.mailako ikasleek beraiek egindako taloak dastatzeko aukera izan dituzte. Saio teorikoa izan ondoren bakoitzak bere taloa egin du. Prestatu eta gero txokolatea sartu eta gozatzeko aukera izan dute.