ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

KONTSUMO JASANGARRIA


Ikasturte honetan, 2017-18an, landuko dugun gai nagusia  KONTSUMO JASANGARRIA izango da. Kontsumo jasangarria  bultzatzen duten praktikak gogoratze eta berrikustearekin hasiko gara. Lan hau egiteko 2013-14 ikasturtean sortutako materialez baliatuko gara


Buletina 2013-14 



KALKULATU ZURE AZTARNA EKOLOGIKOA










 

+++++++++











http://www.baratzekoestreinaldihandiak.com/





Gure elikaduraren aztarna ekologikoari buruzko lana gauzatu da  Institutuan, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan



ZEIN AZTARNA EKOLOGIKO DAUKA GURE ELIKADURAK?

Gure elikadurak aztarna ekologikoan duen eragina zein den ikasi
teko, eta horren inguruan hausnartzeko,  bideoa ikusi eta hausnarketa egin.





Gaztela-Mantxako Mugarik Gabeko Albaitariak erakundeak egindako film laburra.

 

 Film labur hori bi tomateri buruzkoa da, bata transgenikoa, eta, bestea, ez, eta euren desberdintasunei buruz hitz egiten dute. Bi ekoizpen ereduak oso era egokian alderatzen ditu.
Azkenean,ikasleek taldeka jarrita elikagai komun batzuen aztarna ekologikoa aztertuko dute, etiketetan jasotako informaziotik abiatuta, eta planetan aztarna ekologiko txikiena eragiten dutenak aukeratu beharko dituzte.

CHICKEN A LA CARTA filmea

 









MULTIMEDIA MATERIALA 

Informazio eta joko elkarreragileen bidez, tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatu nahi da.Erabiltzailea kontzientziatu nahi dute fruta eta barazkien merkaturatzean ere “bidezko merkaturatze” irizpideak jarraitzearen garrantziaz.

http://www.kontsumobide.euskadi.net/contenidos/informacion/kb_mmedia_frutas_verduras2/eu_sll/adjuntos/euskera/intro.swf
Kontsumobide(Kontsumoko Euskal Institutua





http://www.kontsumobide.euskadi.net/contenidos/informacion/kb_mmedia_publicidad/eu_sll/adjuntos/index_1.html

Elikagaien etiketak, Publizitatea, Establezimendutik kanpoko salmentak eta Laguntza Teknikoko ZerbitzuI buruzko materiala.

Gai bakoitzean bideo bat ikusi dezakezue. Horretan, benetako esperientzia bat azaltzen da problematika zehatzean kokatzen laguntzeko.


Era berean, hainbat informazio izango duzue eskura: kontsumo-arloko araudia, gure eskubide eta betebeharrak, beste baliabide batzuk (webguneak, gidak, harremanetarako datuak…), etab.

'Jardueran' sartuz gero ondo pasatuko duzue. Jolasean, informazioa bereganatu duzuen baieztatuko duzue.