ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21?
Agenda 21 Nazio Batuek garapen jasangarria bultzatzeko programa da.Hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa,
ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren
alde lan egiteko.
Inguruaren zainketa ikasturte osoan lantzen dugun zehar-lerroa izanik, programa honetan parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu.
Proiektu honetan zuzendariak, irakasleek eta nola ez, ikasleek parte hartzen dute, azken hauek direlarik benetako protagonistak.Guzti honekin, ikasle guztiak eta ondorioz, familiak ingurugiroa zaindu eta errespetatzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi ditugu.
Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

- Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
- Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
- Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du.
- Curriculum-berrikuntza eragiten du.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai
edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan
lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren
eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren
diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak
hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian
jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen
laguntzeko ekintzak proposatzen dira. Dunboa institutuan gai ugari landu
ditugu ingurumenareninguruan: hondakinen kudeaketa, energiaren
kontsumo jasangarria , mugikortasuna, uraren erabilera arduratsua, eta
datorren ikasturtean elikadura orekatua eta jasangarria aztertuko dugu.
Ikasleekin unitate didaktikoak lantzeaz gain, irteerak, tailerrak, ibilbideak, … antolatzen
ditugu hezkuntza komunitate osoari zuzenduta; bertan ikasle, guraso eta
irakasleei parte hartzeko aukera eskainiz.
Hurrengo bideoetan l Eskola Agenda 21 ulertzeko
hainbat datu agertzen dira.