ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2015/07/11

TALO TAILERRA



Elikadura Jasangarriarekin lotuta dagoen ekintza izan da eta Institutuko 2.mailako ikasleek beraiek egindako taloak dastatzeko aukera izan dituzte. Saio teorikoa izan ondoren bakoitzak bere taloa egin du. Prestatu eta gero txokolatea sartu eta gozatzeko aukera izan dute.


2015/06/20

ESKOLA JASANGARRIA AGIRIA JASO DUGU LEHENDAKARIAREN ESKUTIK

2008an  “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria jaso genuen eta 2014-2015 ikasturtean Ingurugelako ordezkariek eginiko auditoria pasa ondoren, 2. aldiz “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria eta banderaren aintzatespena lortu dugu. Ekainaren 2an eskolakoko bi ikasle, irakasle bat eta zuzendaria Busturiara joan ginen  Madariaga Dorretxean egin zen ekitaldian parte hartzera. Bertan, Lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura eta Lurralde Politika Saileko ordezkariek  “Jasangarritasunerako eskola” diplomak banatuko zituzten Ingurumenaren Eguna zela aprobetxatuz. Bertan, Iraes21  “Iraunkortasunerako Eskola” errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarean parte hartzeko gonbidapena ere egin ziguten.

2015/03/22

"PLANETAREN ORDUA"rekin






Planetaren Ordua mundu-mailako 

mugimendu bat da eta 

duela sei urte sortu zen,

 natura zaintzeko eta iraunarazteko lan 

egiten duen eta 

irabazi-asmorik ez duen WWF elkarteak 

sustatuta.












IRUDIETAN


2015/02/17

BARATZA EKOLOGIKOA

Hona hemen baratza ekologikoa sortzeko bideoak












2015/02/10

2015/02/07

ESPEZIE INBADITZAILEAK


NOLA SUSPERTU DEZAKEGU PARKE ETA LORATEGIETAKO BIODIBERTSITATEA?




BIODIBERTSITATEA ETA ELIKADURA

Gaur Irunen jaten ditugun sagarrak  munduko  herri askotan jaten dituzten berak dira. Duela gutxi, beharbada gehienez 40 urtez, era askotako sagarrak, madariak,... jaten genituen.
Gaur ia herri guztietan hazi berak lantzeko joera dugu. Klima-aldaketak haietako inor ondo hozitzeko gai ez zedila izan eragingo luke.Horregatik hazi-banku bat beharrezko egiten da.
Behean, ingelesez baina aukeratzeko azpitituluekin, hazi-bankuaren gaia tratatzen da.


2015/02/05

LIBURUTEGIKO TXOKO BERRIA


Liburutegian gune berria  dugu, TXOKO BERDEA. Ingurumenari buruzko liburuak, artikuluak eta aldizkariak aurkituko dituzue bertan.




2015/02/01

Txoko Berdean JASANGARRITASUNArekiko ikastetxeko konpromisoa agertzen da eta ikasturtean zehar egingo ditugun ekintzak ere agertzen dira.

EA21eko Talde Sustatzaileak zuen lana eskertu nahi du eta konpromiso honekin jarraitzera animatzen zaituzte.

Institutuan egin dugun diagnostikoa hurrengo dokumentuetan ikus daiteke.


TXOKO BERDEA

Berriro martxan gaude. Sentsibilizazioaren barnean, bigarren mailako ikasleek institutuko  Txoko Berdea berritzen ari dira. 
Aurtengo informazioa, diagnostikoaren emaitzak eta zuek nahi dituzuen artikuluak zintzilikatzeko prest.
Oso lan polita benetan!




2015/01/31

BARATZAN LANEAN

2015/01/08

EL ULTIMATUM EVOLUTIVO

Pablo Llorens-ek egindako korto debertigarri honetan,  "Homo consumus" y "Homo responsabilus-en arteko dilema erakusten da, birziklatzeko garrantziaren gainean kontzientziatzeko, ingurumena zaintzeko eta era arduratsuan kontsumitzeko .

HERRIALDE ABERATSAK ETA POBREAK


FAO-k elikagai erabilgarritasuneko baimendutako zifra berrienetako mapamundi bat aurkeztu du. Mapak munduko herri pobre eta aberatsenen artean dagoen elikadura-etena erakusten du eta munduko leku desberdinetan eguneroko dietan dauden desberdintasunak erakusten ditu.




2014/12/28

TRIVIAL


EA ZENBAT DAKIZUN!



2014/12/26

MENUAK PRESTATUZ


Jaten dugun guztia garrantzitsua da gure osasunerako.Joku honetan menu orekatuak egiten ikasiko ditugu. 





2014/12/17

GABONETAKO ZUHAITZA

OSO IDEIA POLITA ASTEBURU HONETAN EGITEKO!






2014/12/09

2014/12/01

2014/11/29

JOLASTEN IKASI


MUNDUAREN AHOTSAK


ONDO HASI EGUNA


Gosaria ezinbestekoa da organismoarentzat.  Ez gosaltzeko arrazoiak hiru motatakoak izan ohi dira: Denbora falta; Logurak; Garrantzirik ez ematea: "Geroago jango dut" 
Arazo hau konpontzeko zenbait iradokizun eman nahi dizkizuet:
Goizeko lehenengo ordua ondo antolatzea, garbitzeko eta gosaltzeko denbora egokia ondo kalkulatzen. 20 bat minutu nahiko izan daiteke.
Beharrezko gauza guztiak aurreko gauean prest uzteaatostadora, zukugailua, platerak, etab.
Inportanteena:jateko gogoa sortzen duen gosaria planifikatu.

Egin klik beheko irudian eta aztertuko duzu gosari osasungarriari buruzko infografia.



2014/11/28

TELEBISTAKO IZARRAK


Nutrizioaren inguruan dituzun ezagutzak frogatu itzazu telebistako saio ezagun bat aurkeztu ahal izaateko. Jokoaren bertsio honek 15 galdera ditu. Gogora ezazu galdera bakoitzari erantzuteko, " Gehiago jakin" botoian informazio gehiago lor dezakezula.



ELIKAGAIEN PIRAMIDEA

Elikadura orekatua eta jarduera fisikoa bizitza osasuntsua izateko funtsazkoak dira. Elikagai motak sailkatzen jakingo al zenuke hauek hartu behar diren maiztasunaren arabera?






Elikagaien piramidea online

2014/11/14

2014/09/18

2014/07/12

Klima aldaketari buruzko web gune interesgarria,
El Mundo.es sortutakoa.


http://www.elmundo.es/especiales/2007/02/ciencia/cambioclimatico/


2014/07/06



ELIKADURA
JASANGARRIA




Peter Menzelek Munduan zehar ateratako argazkiekin egindako aurkezpena ikusteko sakatu hurrengo botoia. 



  
Argazki bakoitzean familia bat aste betean jango dituen elikagaiak agertzen dira.

2014/07/03


UDAL FOROA by Slidely Slideshow

BARATZAK


Azken boladan baratzak modan jarri dira: Eskola-baratza, herri baratzak,...
Baratza etxean nola izan eta landu jakiteko gidatxo bat uzte dizuet



2014/07/02









Hondakinak








<  




2012/05/02

ARDITURRI

Apirilaren 17an Arditurriko meatzak ikustera joan ginen 1.mailako ikasleekin.Bisitak bi zati izan zituen; alde batetik meatzen istoria adierazi ziguten eta haien bisita egin genuen eta beste aldetik Unailekura txangoa egin genuen horko Aiako Arriaren biosferaren berri izateko. Ekintza polita izan zen.



2012/01/30

KONTSUMO TAILERRAK


Urtarrilaren 17,18 eta 24an ikasleek, kontsumoari buruzko tailerrak egin zituzten, bai institutuan bertan bai Intxaurrondoko Kontsumo bide egoitzan. 

2011/12/19

INGURUMEN BATZORDEA


Ikasleak, irakasleak eta gurasok bildu ginen planetaren egoerari buruzko arazoak laguntzeko asmoz.
Gaur,azaroak 17,Dunboa institutuko Ingurumen Batzordea bildu da.Ikasturte honetan, biodibertsitatea gaiaren inguruan landuko da.Bilera, aurreko ikasturtetan hartutako konpromisoak ez ahazteko, Dunboa institutuko Gutuna irakurtzen hasi da.Bukatzeko,eraketa ofizialaren aktan, Hezkuntza komunitateko agente guztien ordezkariek sinatu dute.

2011/11/18

2. MAILAKOAK PLAIAUNDIRA

Azaroaren 16an 2.mailako ikasleak EA21 aurtengo Biodibertsitatea programaren barruan Plaiaundira joan dira;han giro onaren laguntzarekin bideo bat erakutsi digute eta horren ondoren bueltatxoa egin dugu paduran zehar. Zorte eguneko eguna lertxunak, ubarroiak, ahateak eta beste ikusi ahal izan direlako.

2011/03/31

USURBIL- ZUBIETA

4.mailako Fisikako ikasleak joan ziren Zubietako Institutura bertako energia berriztagarrien saila ikustera. Hango arduradunak, Iñaki Mujikak, zelula termiko eta fotovoltaikoak, haizezko aerogeneradoreak, bateriak eta pilen funtzionamendua eta aplikazioa erakusteaz gain Institutuko mekanizazio eta elektronika sailak erakutsi zizkigun oso probetxagarria izan zen bisita batean.



2011/02/10

URNIETAKO SAILKAPEN PLANTA

Otsailaren 9an, Urnietako sailkapen plantari egin genion bisita eskolako 1DBH.ko ikasleek; bertan, ontzi horian jasotzen diren ( plastikoa, latak, brickak.....)materialeen jasotze, bereizketa eta berziklatze prozesua erakutsi ziguten.Helburua bete zen eta ikasleengandik aprobetxagarria izan zela bisita iruditzen zaigu. 


                              
 

2008/12/15

2008/11/10

ESKOLA IRAUNKORRA


Zorionak denoi!

Gure institutuak Eskola Jasangarriaren agiria lortu du.EA21 hasi genuenetik lau urte pasatu direnean gure ingururearekiko ahaleginak errekonozimendua izan du.
Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian, 2008ko azaroaren 3an, Eskola Iraunkorra sariak banatu dituzte.
Ekitaldian, Eskolako Agenda 21en irudi berria aurkeztu dute eta bi gida kaleratu dituzte herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.




 

2008/10/28

AZTERKOSTA ERAKUSKETA

Urriaren 14tik 21arte Azterkosta erakusketa izan genuen institutuan. Hau Ingurumen Hezkuntzako programa bat da eta zortzi panelez osatzen da euskal kostaldeko ekosistemen informazioa zabaltzeko xedea du. 
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak antolatu du itsasbazterren berezitasunen ezagupena bultzatzeko. Euskalherriko kostaldea aztertzen da ikuspegi ezberdinetik: geologia, ageriko eta babestuko kostaldea, ingurumen arazoak kostan, gizakiaren aztarnak, natura aldetik leku interesgarriak eta paisaia aldakorra .
Ikasle guztiek ikusi ahal izan zuten. Interesgarria izan zen eskolan egindako jarduera hau eta datozen urteetan egiteko egokia



2008/01/17

IÑAKI ANTIGUEDAD


Gaur arratsaldeko 3:30etan, Iñaki Antiguedad unibertsitateko irakasleak, Dunboa BHIko institutuan hitzaldi bat emango du. Gaia URA da.

2006/01/17