ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

MUGIKORTASUNA





2009-10. ikasturteko gaia honako hau izan zen:

 MUGIKORTASUNA


IRUN:Eskolako Agenda21 2009/10














DBHko 1.mailako ikasleek, gorputz hezkuntzako irakasleak eta arduradunek, soinketako orduak aprobetxatuz, bizikleta ibilaldi bat egin dute.
Ibilaldi honen helburu nagusia kirola egitea zen.  Baina baita ere honako helburu hauek ere landu dute: mugikortasuna, naturarekin kontaktua izatea, ingurumena zaintze eta errespetatzea , ikaskideekin elkarbizitza izatea eta harremanak sendotzea, osasunaren aldeko ekintza burutzea, bide hezkuntza lantzea, txirringa maneiatzen ikastea,...


TXIRRINDAZ IBILTZEN 




SENTSIBILIZAZIORAKO  MATERIALA