ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2015/06/20

ESKOLA JASANGARRIA AGIRIA JASO DUGU LEHENDAKARIAREN ESKUTIK

2008an  “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria jaso genuen eta 2014-2015 ikasturtean Ingurugelako ordezkariek eginiko auditoria pasa ondoren, 2. aldiz “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria eta banderaren aintzatespena lortu dugu. Ekainaren 2an eskolakoko bi ikasle, irakasle bat eta zuzendaria Busturiara joan ginen  Madariaga Dorretxean egin zen ekitaldian parte hartzera. Bertan, Lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura eta Lurralde Politika Saileko ordezkariek  “Jasangarritasunerako eskola” diplomak banatuko zituzten Ingurumenaren Eguna zela aprobetxatuz. Bertan, Iraes21  “Iraunkortasunerako Eskola” errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarean parte hartzeko gonbidapena ere egin ziguten.