ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2011/03/31

USURBIL- ZUBIETA

4.mailako Fisikako ikasleak joan ziren Zubietako Institutura bertako energia berriztagarrien saila ikustera. Hango arduradunak, Iñaki Mujikak, zelula termiko eta fotovoltaikoak, haizezko aerogeneradoreak, bateriak eta pilen funtzionamendua eta aplikazioa erakusteaz gain Institutuko mekanizazio eta elektronika sailak erakutsi zizkigun oso probetxagarria izan zen bisita batean.