ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2011/11/18

2. MAILAKOAK PLAIAUNDIRA

Azaroaren 16an 2.mailako ikasleak EA21 aurtengo Biodibertsitatea programaren barruan Plaiaundira joan dira;han giro onaren laguntzarekin bideo bat erakutsi digute eta horren ondoren bueltatxoa egin dugu paduran zehar. Zorte eguneko eguna lertxunak, ubarroiak, ahateak eta beste ikusi ahal izan direlako.