ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2008/10/28

AZTERKOSTA ERAKUSKETA

Urriaren 14tik 21arte Azterkosta erakusketa izan genuen institutuan. Hau Ingurumen Hezkuntzako programa bat da eta zortzi panelez osatzen da euskal kostaldeko ekosistemen informazioa zabaltzeko xedea du. 
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailak antolatu du itsasbazterren berezitasunen ezagupena bultzatzeko. Euskalherriko kostaldea aztertzen da ikuspegi ezberdinetik: geologia, ageriko eta babestuko kostaldea, ingurumen arazoak kostan, gizakiaren aztarnak, natura aldetik leku interesgarriak eta paisaia aldakorra .
Ikasle guztiek ikusi ahal izan zuten. Interesgarria izan zen eskolan egindako jarduera hau eta datozen urteetan egiteko egokia