ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2008/11/10

ESKOLA IRAUNKORRA


Zorionak denoi!

Gure institutuak Eskola Jasangarriaren agiria lortu du.EA21 hasi genuenetik lau urte pasatu direnean gure ingururearekiko ahaleginak errekonozimendua izan du.
Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian, 2008ko azaroaren 3an, Eskola Iraunkorra sariak banatu dituzte.
Ekitaldian, Eskolako Agenda 21en irudi berria aurkeztu dute eta bi gida kaleratu dituzte herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.