ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2015/02/07

BIODIBERTSITATEA ETA ELIKADURA

Gaur Irunen jaten ditugun sagarrak  munduko  herri askotan jaten dituzten berak dira. Duela gutxi, beharbada gehienez 40 urtez, era askotako sagarrak, madariak,... jaten genituen.
Gaur ia herri guztietan hazi berak lantzeko joera dugu. Klima-aldaketak haietako inor ondo hozitzeko gai ez zedila izan eragingo luke.Horregatik hazi-banku bat beharrezko egiten da.
Behean, ingelesez baina aukeratzeko azpitituluekin, hazi-bankuaren gaia tratatzen da.