ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2014/11/29

ONDO HASI EGUNA


Gosaria ezinbestekoa da organismoarentzat.  Ez gosaltzeko arrazoiak hiru motatakoak izan ohi dira: Denbora falta; Logurak; Garrantzirik ez ematea: "Geroago jango dut" 
Arazo hau konpontzeko zenbait iradokizun eman nahi dizkizuet:
Goizeko lehenengo ordua ondo antolatzea, garbitzeko eta gosaltzeko denbora egokia ondo kalkulatzen. 20 bat minutu nahiko izan daiteke.
Beharrezko gauza guztiak aurreko gauean prest uzteaatostadora, zukugailua, platerak, etab.
Inportanteena:jateko gogoa sortzen duen gosaria planifikatu.

Egin klik beheko irudian eta aztertuko duzu gosari osasungarriari buruzko infografia.