ESKOLA JASANGARRIA-ren ZIURTAGIRIA

ESKOLA IRAUNKORRA SARIAK BANATU DIRA


Eskola Iraunkorra saria jaso duten ikastetxeetako ordezkariak

Zorionak denoi!

2004-2005 ikasturtean, gure institutuak, Eskola Agenda 21 programan parte hartzeko konpromiso sinatu zuen eta ordu ezkero kurtsoz kurtso programa honetan landu diren gaiak garatu ditugu.
Ingurumenaren alde Eskolako Agenda 21ekin egiten dugun lanaren errekonozimendua jaso dugu. Lehenengo edizioan, hogeita bost ikastetxe izan dira sarituak eta haietariko bat gu izan gara.
Mila esker denei, guraso, ikasle eta irakasle guztiei egindako lanagatik, espero dugu zuen lankidetzarekin jarraitzea.

2012/05/02

ARDITURRI

Apirilaren 17an Arditurriko meatzak ikustera joan ginen 1.mailako ikasleekin.Bisitak bi zati izan zituen; alde batetik meatzen istoria adierazi ziguten eta haien bisita egin genuen eta beste aldetik Unailekura txangoa egin genuen horko Aiako Arriaren biosferaren berri izateko. Ekintza polita izan zen.